XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Patriarkatuan sendiak betetzen zuen eginkizun asko beste elkarte batzuen eginkizun bihurtu zen, beste gauza askotan bezala, lanbanaketaren ondoriak sendiraino sartu ziren.

Fabrika eta bulegoa egokiagoak dira diru iturri bezala; gaixotegiek, ikastolek eta beste erakunde batzuk bereganatu dituzte lehen sendiarenak ziren eginkizun batzuk eta espezializazioa beti ere aurrera doa.

Hortaz, zein dira gaur familiaren eginkizunak?.

1) Iraupenez kuntze premiak asetzeko bide izan.

2) Haurrei haziera eta heziera eman.

3) Bizileku eta bizigiro bat eman.

HEZIERA TALDEAK.

Hizkuntza, morala, teknika, langintzak, hitz batetan esateko, giza taldeen ezagugarri guziak danon arteko ekintza batzuen bitartez iraunarazten eta berriztatzen ditugu.